18. Eta hunec bere profeta-minçoa harturic, erran çuen: Çaude xutic, Balac, eta beharria emaçu; adi çaçu Sephorren semea.
19. Jaincoa ez da guiçona beçala gueçurrez minçatzeco, ez-eta guiçasemea beçala aldaca haritzeco. Erran du bada, eta ez othe du eguinen? minçatu da, eta ez othe du betheco?
20. Benedicatzera erakarria naiz; ez dut benedicionearen debecatzeco ahalic.
21. Ez da jaincorderic Jacob baithan, eta ez da jaincoaiçun itchurapenic ikusten Israel baithan. Haren Jainco Jauna harequin da, eta haren baithan dira erregueren garhaiciaco otsac.
22. Jaincoac hura erakarri du Eguiptotic; haren indarra da errinoceroarena beçala.
23. Ez da asmu-atheratzaileric Jacob baithan, ez-eta aztiric Israel baithan. Bere orduan erranen çaioete Jacobi eta Israeli cer eguin duqueen Jaincoac.
24. Huna populua lehoin urrixa beçala jaiquico dena eta lehoin orotsa beçala xutituco dena: harrapaquina iretsi arteo ez da etzanen, eta hil dituenen odola edanen du.
25. Eta Balaami erran cioen Balaquec: Etzaçula ez madarica, ez benedica.
26. Eta Balaamec ihardetsi çuen: Ez othe darotzut erran Jaunac manatuco çaroan gucia eguinen nuela?
27. Eta Balaquec erran cioen: Çato, eta eramanen çaitut berce leku batera, ikusteco heian Jaincoac atseguin duqueen madarica detzatzun handic.
28. Eta eraman içan çuenean Phogorreco mendi bizcarrera, ceina mortuari beguira baitago,
29. Balaamec erran cioen: Eguin diçadatzu hemen çazpi aldare, eta xuxent haimberce aratche eta berce haimberce ahari.
30. Balaquec eguin çuen Balaamec errana, eta eçarri cituen aratcheac eta ahariac aldare bakotcharen gainean.