1. Eta Jauna Moisi eta Aaroni minçatu cen huneletan:
2. Hau da bitimaren ceremonia Jaunac eçarri duena. Israelgo semeei mana çoçuete erakar deçaçuten adin ederreco behi bat, gorrasta, bairic batere gabea eta uztarria erabili ez duena.
3. Eta emanen dioçuete Eleaçar apheçari, ceinac, campetaric eramanic, imolatuco baitu gucien aitzinean:
4. Eta erhia haren odolean bustiric, çazpi aldiz eguinen du ihinztadura tabernacleco athearen parrean.
5. Eta oroc ikusten dutela, behia erreco du, surat emanic hala larrua, eta haraguiac, nola odola eta ongarria.
6. Apheçac behia erretzen duen garrera arthiquico du cedro egurra ere, hisopoa eta escarlata bietan thindatua.