Nombreac 16:8-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta berriz Coreri erran cioen: Adi çaçue, Lebiren semeac:

9. Guti othe çaitzue Israelgo Jaincoac çuec populu gucitic bereci içatea, eta berari batu içatea bere tabernacleco eguimbideetan cerbitzatzeco, populuaren bilkuaren aitzinean egoteco, eta Jaunaren cerbitzua eguiteco?

10. Hortaco bere gana hurbilaraci othe çaituzte, çu, eta Lebiren seme anaia guciac, apheztasuna ere escuperatzecotzat,

11. Eta çure bilduma gucia jar dadiençat Jaunaren contra? Cer da ecen Aaron, horren contra erauns deçaçuençat?

12. Moisec igorri çuen beraz Eliaben semeen, Dathanen eta Abironen deitzera. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez gare ethorrico.

13. Guti othe çaitzu gu ilkiaraci içatea esnea eta eztia çarioen lur batetic, hil gaitzatzun mortu batean, eta oraino gure jaun eguin nahi baitzare?

14. Sarraraci gaituçu nasqui esnea eta eztia çurrustan dohacen lurrean, eta eman darozquigutzu nasqui landac eta mahastiac goçatzera? ala nahi darozquigutzu beguiac athera? Ez gare heldu.

15. Moisec, borthizqui samurturic, erran cioen Jaunari: Ez bequioçute beguira horien sacrificioei: çuc badaquiçu egundaino ez dudala horien escutic astocume bat ere hartu, eta horietaric bakar bati ez diotala eman atsecabe.

16. Eta erran cioen Coreri: Biharco egunean xutic eman çaizte Jaunaren aitzinean, çu eta çure bilduma gucia alde batetic, eta Aaron bercetic berezqui.

17. Har çatzue bakotchac çuen isensunciac, eta isensua hequietan eçar çaçue, Jaunari escaincen dioçuela berrehun eta berrogoi eta hamar isensunci: Aaronec ere iduc beça bere isensuncia.

18. Hori eguin çutenean, Moisen eta Aaronen aitzinean,

19. Eta populu gucia bilaraci çuten ondoan hequien parrera tabernacle-sarcera, Jaunaren gloria orori aguertu cen.

20. Eta Jauna minçaturic Moisi eta Aaroni, erran cioten:

21. Bazter çaitezte bilku horren erditic, guciac xahu detzadan orai berean.

22. Moise eta Aaron ahuspez erori ciren, eta erran çuten: Haragui gucico izpirituen Jainco guciz hazcarra, batec bekatu eguinic, guciei jaçarrico othe diote çure hasarreac?

23. Eta Jaunac erran cioen Moisi:

Nombreac 16