2. Jaiqui ciren Moisen contra, eta hequiequin Israelgo semeetaric berce berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon sinagogaco handietaric, eta ceinac batzarreco egunetan beren icenez deitzen baitziren.
3. Eta Moisi eta Aaroni buruz jarri cirenean erran cioeten: Asqui içan bequiçue, ceren den saindu oste gucia, eta hequiequin baita Jauna. Certaco alchatzen çarete Jaunaren populuaren gainera?
4. Hori adituric, Moise erori cen ahuspez lurrera:
5. Eta erran cioeten Coreri eta oste guciari: Bihar goicean Jaunac eçagutaracico du cein diren harenac, eta sainduac bere gana bilduco ditu: eta hautatu dituqueenac hurbilduco çaizco hari.
6. Hau eguiçue beraz: bakotchac bere isensuncia har beça, çuc, Core, eta çurequilaco guciec:
7. Eta bihar sua harturic, usain onac gainera ematzue Jaunaren aitzinean: eta ceina içanen baita hautatua, hura bera daiteque saindu. Lebiren semeac, gora hari çarete.
8. Eta berriz Coreri erran cioen: Adi çaçue, Lebiren semeac:
9. Guti othe çaitzue Israelgo Jaincoac çuec populu gucitic bereci içatea, eta berari batu içatea bere tabernacleco eguimbideetan cerbitzatzeco, populuaren bilkuaren aitzinean egoteco, eta Jaunaren cerbitzua eguiteco?
10. Hortaco bere gana hurbilaraci othe çaituzte, çu, eta Lebiren seme anaia guciac, apheztasuna ere escuperatzecotzat,
11. Eta çure bilduma gucia jar dadiençat Jaunaren contra? Cer da ecen Aaron, horren contra erauns deçaçuençat?
12. Moisec igorri çuen beraz Eliaben semeen, Dathanen eta Abironen deitzera. Hauquiec ihardetsi çuten: Ez gare ethorrico.
13. Guti othe çaitzu gu ilkiaraci içatea esnea eta eztia çarioen lur batetic, hil gaitzatzun mortu batean, eta oraino gure jaun eguin nahi baitzare?