Nombreac 16:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Hara bada non Core Isaarren semea, Caathen semea, Lebiren semea, eta Dathan eta Abiron, Eliaben semeac, halaber Hon, Phelethen semea, Errubenen semeetaric,

2. Jaiqui ciren Moisen contra, eta hequiequin Israelgo semeetaric berce berrehun eta berrogoi eta hamar guiçon sinagogaco handietaric, eta ceinac batzarreco egunetan beren icenez deitzen baitziren.

3. Eta Moisi eta Aaroni buruz jarri cirenean erran cioeten: Asqui içan bequiçue, ceren den saindu oste gucia, eta hequiequin baita Jauna. Certaco alchatzen çarete Jaunaren populuaren gainera?

4. Hori adituric, Moise erori cen ahuspez lurrera:

5. Eta erran cioeten Coreri eta oste guciari: Bihar goicean Jaunac eçagutaracico du cein diren harenac, eta sainduac bere gana bilduco ditu: eta hautatu dituqueenac hurbilduco çaizco hari.

Nombreac 16