Nombreac 15:12-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Idi, ahari, bildots eta pittica bederaca.

13. Nahiz lekuco umeec, nahiz arrotzec

14. Ceremonia beretan escainico dituzte sacrificioac.

15. Manamendu bakar bat eta legue bat baicic ez da içanen nola çuençat hala berce toquitaric ethorriençat.

16. Jauna Moisi minçatu cen, cioelaric:

17. Minça çaite Israelgo semeei, eta erroçute:

18. Emanen daiotzuetan lurrera ethorriac içanen çaretenean,

19. Eta toqui hartaco oguitic jan duqueçuenean, Jaunari berecico diozcatzue picainac

20. Çuen jatecoetaric, larrainetic picainac berezten dituçuen beçala,

21. Orobat Jaunari picainac emanen diozcatzue çuen orheetaric ere.

22. Jaquin gabez cerbait utzi baduçue Jaunac Moisi erran horietaric,

23. Eta çuei haren arartecoz gaztiatu darotzuenetaric, manamendu ematen hasi çaitzuen egunetic eta gueroztic,

24. Eta eguitea ahanci baçaio osteari, arthaldetic aratche bat escainico du holocaustatzat usain guciz onetan Jaunari, eta haren sacrificioa eta libacioneac, ceremoniec galdeguiten duten beçala, eta aker bat bekatuarençat.

Nombreac 15