1. Eta Jauna huneletan minçatu citzaioen Moisi:
2. Israelgo semeei minça çaite eta erroçute: Egon behar çareten eta nic emanen darotzuetan lurrean sarthuac içanen çaretenean,
3. Eta Jaunari holocausta edo bitima escainico dioçuenean, botuen bethetzeco, edo çuen oldez emaitzac escaincean, edo çuen besta-buruetan goçotasuneco urrina Jaunari erretzean, idietaric edo bercela ardietaric,
4. Edoceinec imola deçan bitima, escainico du, irin cethatuzco sacrificioa, ephiaren hamargarren bat, bustiric olioz, ceina içanen baita hin laurdeneco neurriaren bethe;
5. Eta arnotic, libacioneen eguiteco, neurri bera emanen du nahiz holocaustarençat, nahiz bitimarençat. Bildots bakotcharençat
6. Eta ahariençat irinaren sacrificioa içanen da bi hamargarrenatecoa, hinaren heren bat olioz bustiric;
7. Eta Jaunari goçotasuneco urrinetan libacioneco arnoa escainico du neurri beraren herena.
8. Bainan idietaric eguinen duçunean holocausta edo bitima, botu bethetzeco edo baquezco bitimatzat,