9. Berautzue bihurriarena eguitetic Jaunaren contra, eta ez içan lur hartaco populuaren lotsaric, ecen nola oguia, hala irets detzazqueguque: ecen gueriça gucia guibelatu da hequien ganic: gurequin da Jauna, beldurric ez içan.
10. Bainan nola oste gucia izcolaca baitzagoen, eta harrica nahi baitzituen hequiec xahutu, Jaunaren gloria batasuneco tabernaclearen gainean aguertu cen Israelgo seme guciei.
11. Eta Jaunac Moisi erran cioen: Noiz arteo populu hau gaizqui minçatuco da nitaz? Noiz arteo ez nau sinhetsico, horien aitzinean eguin içan ditudan sendagaila gucien ondoan?
12. Içurritez joco ditut beraz, xahutuco ditut; eta çu, eçarrico çaitut populu handi eta hau baino hazcarrago baten buruçagui.
13. Eta Moisec erran cioen Jaunari: Nahi othe cinduque Eguiptoarrec, ceinen erditic atheratu baituçu populu hau,
14. Eta lur hortaco egoiliarrec, ceinec aditu baitute, oi Jauna, populu hunen erdian çarela, bekoz beko aguercen çarela, çure hedoiac gueriçatzen duela, hedoi habean hauquien aitzinean goaten çarela egunaz, eta suzco habean gabaz,
15. Ikus deçaten hunelaco ostea guiçon bakar bat beçala hil duçula, eta erran deçaten:
16. Etzeçazqueen sarraraz cinequin aguindu cioten lurrean: hargatic hil ditu mortuan.
17. Goretsia içan bedi beraz Jaunaren indarra cinequin erran içan duçun beçala:
18. Jauna jasancor eta urricalpen handitacoa da, eceztatzen ditu tzarqueriac eta gaixtaqueriac, hobendunic ez du batere uzten gaztigu gabe, aiten bekatuac hirugarren eta laugarren belhauneraino bilhatzen ditu.
19. Barka çaçu, othoi, populu hunen bekatua, çure urricalpenaren handitasunaren arabera, beguithartetsu içan citzaioen beçala Eguiptotic athera denetic eta hunat arteo.
20. Eta Jaunac ihardetsi cioen: Barkatu diot çure galdearen arabera.
21. Bici naiz ni: eta lurra oro bethea içanen da Jaunaren gloriaz.