1. Oste gucia beraz oihuca eta nigarrez egon cen gau hura:
2. Eta Israelgo seme guciac Moisen eta Aaronen contra erasian haritu ciren, ciotelaric:
3. Oxala Eguipton hil içan baguinade! oxala mortu çabal huntan xahu baguinteci, Jaunac gu ez eramateco lur hartara, beldurrez-eta ezpataren azpian eror gaitecen, eta gure emazteac eta haurrac gathibu eramanac içan ditecen! Ez othe dugu hobe Eguiptora bihurcea?
4. Eta batac berceari erran çuten: Aitzindari bat eçar deçagun gure buruco, eta Eguiptora bihur gaitecen.
5. Hori adituric, Moise eta Aaron lurrerat ahuspez erori ciren Israelgo semeen oste guciaren aitzinean.
6. Bainan Josue, Nunen semeac, eta Caleb, Jephonen semeac, ceinec berec ere beguiz ikusi baitzuten Canaango lurra, phorrocatu cituzten beren soinecoac,