19. Ez egun batez, edo biez, ez borcez, ez hamarrez, ez-etare hogoiez;
20. Bainan hilabethe oso batez, athera daquiçuen arteo sudur-mizpiretaric, eta goiti bihur daquiçuen arteo, ceren arbuiatu duçuen Jauna, çuen artean dena, eta nigarrez egon çareten haren aitzinean, ciniotelaric: Certaco ilki gare Eguiptotic?
21. Eta Moisec erran cioen: Sei ehun mila oinezco badira populu huntan; eta dioçu: Hilabethe oso batez emanen diotet haraguia jatera.
22. Ardien eta idien ostea hil beharco othe da, jaquiric asqui içateco? ala itsasoco arrain guciac batera bilduac içanen othe dira horien asetzeco?
23. Jaunac ihardetsi cioen: Indargabea othe da Jaunaren escua? Orai berean ikusico duçu heia ene solasa obratuco den.
24. Moise ethorri cen beraz eta populuari kondatu ciozcan Jaunaren solasac, bilcen cituelaric hirur hogoi eta hamar guiçon Israelgo çaharretaric, eta eçarri cituen tabernaclearen ondoan.
25. Eta Jauna hedoi batean jautsi cen, eta Moisi minçatu citzaioen, harmen çuelaric haren baithan cen izpiritutic eta ematen ciotelaric hirur hogoi eta hamar guiçonei. Eta izpiritua hequien baithan baratu cenetic, profetisatu çuten, eta handic aitzina etziren guelditu.
26. Bada, bi guiçon, bata Eldad deitzen cena, eta bercea Medad, campetan guelditu ciren; izpiritua hequien gainean baratu cen: ecen hequiec ere bereciac içanac ciren, bainan etziren atheratu tabernaclera.
27. Eta campetan profetisatzen çutelaric, muthil gazte batec laster eguin çuen, eta berria ekarri cioen Moisi, erraten cioelaric: Eldadec eta Medadec profetisatzen dute campetan.
28. Ordu berean Josue, Nunen semeac, Moisen cerbitzari, ascoren artetic hautatuac, erran cioen: Moise, ene jauna, debeca çatzu.
29. Bainan Moisec ihardetsi cioen: Ni gatic certaco çare bekaizten? oxala norbaitec eman baleça populu guciac profetisa deçan, eta Jaunac eman baleço bere izpiritua!