1. Bada; guerthatu cen, noiz-etare Sanabalatec, Tobiasec, Gosem Arabiarrac eta berce gure etsaiec aditu çutenean nic harrasia alchatu nuela, eta etzela hartan hutsarte gueldituric (ez nituen bada oraino orduan atheetan atheladac eçarri),
2. Sanabalatec eta Gosemec ene gana igorri çutela, ciotelaric: Çato, eta batasun jo deçagun elkarrequin Onoco celhaieco herrietan. Bainan niri gaizquiaren eguiteco asmua cerabilcaten.
3. Mandatariac igorri narozten beraz erratera: Lan handi bat eguiten dut, eta ez naiteque jauts, beldurrez-eta nagui dadien, çuen gana ethorrico eta jautsico naicenean.
4. Bada, lau aldiz gaztiatu çarotedan solas bera; eta nic lehembicico hitzaz ihardetsi naroten.
5. Eta Sanabalatec borzgarren aldian igorri çuen ene gana bere muthil bat lehembicico galdearen arabera, eta escuan baçuen gutun bat huneletan iscribatua: