1. Nehemias Helciasen semearen hitzac. Hau guerthatu cen hogoigarren urthean, casleuco hilabethean, eta ni Susaco gazteluan nincen.
2. Eta Hanani, ene anaietaric bat, bera eta Judaco guiçon batzu ethorri ciren, eta gathibutasunetic guelditu eta bici ciren Juduez eta Jerusalemez berri galdatu naroten.
3. Eta ihardetsi çarotedan: Guelditu direnac eta gathibutasunetic han utziac içan direnac gure herrian, atsecabe handitan eta laidotan daudeci; Jerusalemeco harrasia urratua eta hango atheac suz erreac dira.
4. Eta horrelaco solasac aditu nituenean, jarri nincen, eta nigarrez eta deithorez egotu nincen asco egunez. Barur eta othoitz eguiten nuen ceruco Jaincoaren aitzinean.
5. Eta erran nuen: Errequeitzen çaitut, ceruco Jainco Jaun hazcar, handi eta ikaragarria, batasun eta urricalmendu beguiratzen duçuna çu maithatzen çaituztenequin eta çure manamenduac iduquitzen dituztenequin;