11. Hi ere beraz hordituren haiz eta arbuiatua içanen haiz, eta etsaiaren ganic escaturen dun lagunça.
12. Hire hazcargailuac oro ditun hala-nola picondoa bere picoequin; norbaitec higuitzen badu, jalearen ahora erorico baitire.
13. Horra hire populua hire erdian dela emaztequi batzu iduri; hire lurreco atheac çabal-çabalac egonen çaizcoten hire etsaiei; suac iretsico ditin hire athe-hagac.
14. Bil çan ura sethioco, sar hadi lohian, eta oinca çan, eta orhaturic eguinçan adrailuac.
15. Han ahituren hau suac; ezpatatic goanen haiz eta iretsiren hau brucoac beçala; brucoa beçala bil hadi, xartala beçala berha hadi.