18. Nor da çure iduricoric, oi Jaincoa, ceinac eceztatzen baituçu gaizquia, eta bazterrerat uzten çure primançaco ondarren bekatua? Ez du guehiago bidaliren bere hasarrea, ceren urricalcea baitu atseguin.
19. Itzuliren da eta urricalduren çaicu; bihotzaren gainetic kenduren ditu gure tzarqueriac, eta itsaso-çolara arthiquiren ditu gure bekatuac oro.
20. Cintasuna emanen dioçu Jacobi, urricalmendua Abrahami, aspaldico egunetaric gure arbasoei cin eguin içan dioten beçala.