1. Orai xahutzera çaramatzate, ohoin-alaba; sethioa eçarri dute gure contra, eta cigorraz macelan joco dute Israelgo juiea.
2. Eta çu, Bethlehem Efrata, xumetto çare Judaco milen artean; çutaric atheraturen da Israelen jaun içanen dena; eta haren ilkipena dathor hatsarritic eta egundainoco mendeetaric.
3. Hargatic utzico da Juda bazterrerat, amatzecoa dena ama dadien arteo; eta orduan haren anaia ondarrac bihurturen dire Israelgo umeen gana.
4. Eta sendo da egonen, eta alhaturen du bere arthaldea Jaunaren indarrarequin, bere Jainco Jaunaren icenaren ahal handiarequin; eta oro itzuliren dire, ceren orduan handietsia içanen baita lurraren bazterretaraino.