7. Bada othoitz eguiten duçuenean, ezteçaçuela anhitz edas Paganoéc beçala: ecen vste dute bere anhitz edasteaz ençunen diradela.
8. Etzaretela beraz hetarát irudi: ecen badaqui çuen Aitac ceren behar çareten, esca çaquizquioten baino lehen.
9. Hunela beraz çuec othoitz eguiçue, Gure Aita ceruètan aicena, sanctifica bedi hire icena:
10. Ethor bedi hire resumá. Eguin bedi hire vorondatea ceruän beçala lurrean-ere.
11. Gure eguneco oguia iguc egun.
12. Eta quitta ietzaguc gure çorrac, nola guc-ere gure çordunéy quittatzen baitrauegu.
13. Eta ezgaitzála sar eraci tentationetan, baina deliura gaitzac gaichtotic. Ecen hirea duc resumá, eta puissancá, eta gloriá seculacotz. Amen.