1. Guero goiça ethorri cenean, conseillu eduqui ceçaten Sacrificadore principal eta populuco Anciano guciéc Iesusen contra, hura heriotara eman leçatençat.
2. Eta estecaturic eraman ceçaten, eta liura cieçoten Pontio Pilate gobernadoreari.
3. Orduan Iudasec, hura traditu çuenac, çacussanean hura condemnatu cela vrriquituric, itzul cietzén hoguey eta hamar diruäc Sacrificadore principaley eta Ancianoey.
4. Cioela, Bekatu eguin dut, odol innocentaren traditzeaz. Baina hec erran ceçaten, Cer dohacu guri? hic dacussála.
5. Eta diruäc iraitziric templean, retira cedin, eta ioanic, vrka ceçan bere buruä.
6. Orduan Sacrificadore principalec diruäc harturic erran ceçaten, Ezta sori hauc thesaurean eçar ditecen, ecen odol precioa da.
7. Eta conseillu harturic, eros ceçaten heçaz topinaguile baten landá estrangeren ohortz leku.
8. Halacotz deithu içan da landa hura, odol-landa, egungo egunerano.
9. Orduan compli cedin Hieremias prophetáz erran içan cena, cioela, Eta hartu vkan dituzté hoguey eta hamar diruäc, estimatu içan denaren precioa, cein estimatu içan baita Israeleco haourréz:
10. Eta eman dituzte hec tupinaguile baten landaren erosteco, Iaunac niri ordenatu cerautan beçala.