Mateo 24:24-28 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Ecen altchaturen dirade christ falsuac, eta propheta falsuac, eta eguinen duté signo handi eta miraculu: bay possible baliz, eleguituen-ere seducigarri.

25. Huná, aitzinetic erran drauçuet.

26. Beraz baldin nehorc erran badieçaçue, Hará, desertuan da, etzaiteztela ilki, Hará, gambratchoetan da: ezteçaçuela sinhets.

27. Ecen hala nola chistmista ilkiten baita Orientetic, eta eracusten Occidenterano: hala içanen da guiçonaren Semearen ethortea-ere.

28. Ecen non-ere içanen baita sarrasquia, hara bilduren dirade arranoac-ere.

Mateo 24