Mateo 10:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Hamabi hauc igor citzan Iesusec, eta eman ciecén manamendu, cioela, Gentiletarát etzoaztela, eta Samaritanoén hiritan etzaiteztela sar:

6. Bainaitzitic çoazte Israeleco etcheco ardi galduetara.

7. Bada partitu eta, predica eçaçue, erraiten duçuela, Ceruètaco resumá hurbil da.

8. Eriac senda itzaçue, sorhayoac chahu itzaçue, hilac resuscita itzaçue, deabruac campora egotz itzaçue: dohainic recebitu duçue, eta dohainic emaçue.

9. Eztaguiçuela prouisioneric vrrhez, ez cilharrez, ez cobrez çuen guerricoetan:

10. Ezeta maletaz bidecotzát, ez birá arropaz, ez çapataz, ez vhez, ecen languilea bere viciaren digne da.

11. Eta cein-ere hiritan edo burgutan sarthuren baitzarete, informa çaitezte nor den hartan digneric, eta çaudete han parti çaitezteno.

12. Eta cembeit etchetan sarthuren çaretenean, saluta eçaçue hura.

13. Eta baldin etchea digne bada, ethor bedi çuen baquea haren gainera: baina baldin digne ezpada, çuen baquea çuetara itzul bedi.

Mateo 10