Mateo 10:25-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

25. Asco du discipuluac bere magistrua beçala den: eta cerbitzariac, bere iauna beçala: baldin Aitafamiliá bera Beelzebub deithu baduté, cembatez guehiago haren domesticoac?

26. Etzaretela beraz hayén beldur: ecen ezta deus estaliric aguerturen eztenic, ezeta deus secreturic iaquinen eztenic.

27. Ilhumbean erraiten drauçuedana, erraçue arguian: eta beharrira ençuten duçuena, predica eçaçue etche gainetan.

28. Eta etzaretela beldur gorputza hiltzen dutenén, eta arimá ecin hil deçaquetenen: bainaitzitic çareten beldur arimá eta gorputza gehennán gal ahal ditzaquenaren.

29. Bi parra-chori eztirade dirutcho batetan saltzen? eta hetaric bat ezta lurrera eroriren, çuen Aita gabe.

30. Etare çuen buruco bilo guciac contatuac dirade.

31. Etzaretela beraz beldur: parra-choriéc baino çuec guehiago valio duçue.

Mateo 10