Markos 7:5-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Guero interrogatzen dute Phariseuéc eta Scribéc, Cergatic hire discipuluac eztabiltza aitzinecoen ordenancén araura, baina escuac ikuci gabe iaten dute oguia?

6. Baina harc ihardesten çuela erran ciecén, Segurqui vngui prophetizatu vkan du Esaiasec çueçaz hypocritoz, scribatua den beçala, Populu hunec ezpainez ohoratzen nau, baina hayén bihotza vrrun da eneganic.

7. Baina alferretan cerbitzatzen naute, iracasten dituztela doctrinatzat guiçonén manamenduac.

8. Ecen Iaincoaren manamendua vtziric, guiçonen ordenançá eduquiten duçue, hala nola, cubén eta goporrén ikutzeac: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.

9. Erraiten cerauen halaber, Vngui nombait iraizten duçue Iaincoaren manamendua, çuen ordenançá beguira deçacuençát.

11. Baina çuec dioçue, Baldin norbeitec aitari edo amari baderró, Eneganic içanen den corbana (erran nahi baita donoa) probetchaturen çaic, hoguen gabe date hura.

12. Eta eztuçue permettitzen harc deus guehiagoric eguin dieçón bere aitari edo bere amari:

13. Ezdeusten duçuela Iaincoaren hitza ceuroc ordenatu duçuen ordenançáz: eta hunelaco berce gauçaric anhitz eguiten duçue.

14. Guero deithuric populu gucia beregana, erran ciecén, Beha çaquizquidate guciac, eta adi eçaçue.

15. Ezta deus guiçonaren campotic, hura baithan sartzen denic, hura satsu ahal deçaquenic: baina harenganic ilkiten diraden gauçác dirade, guiçona satsutzen dutenac.

16. Nehorc ençuteco beharriric badu ençun beça.

17. Guero etchean sarthu cenean populutic retiraturic interroga ceçaten bere discipuluéc comparationeaz.

18. Eta dioste, Horrela çuec-ere adimendu gabe çarete? Eztuçue aditzen, ecen campotic guiçona baithan sartzen diradenetaric deusec, ecin hura satsu deçaquela?

19. Ecen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkiten da campora retreitera, chahutzen dituela vianda guciac.

20. Ciosten bada, Guiçonaganic ilkiten dena da, guiçona satsutzen duena.

21. Ecen barnetic, guiçonén bihotzetic ilkiten dirade pensamendu gaichtoac, adulterioac, paillardiçác, hiltzecác,

Markos 7