Markos 6:12-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Eta hec partituric predicatzen çuten batbedera emenda ledin.

13. Eta deabru anhitz campora egoizten çutén: eta vnctatzen çutén olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten.

14. Eta ençun ceçan regue Herodesec minçatzen (ecen haren icena cen famatua) eta erran ceçan, Ioannes batheyatzen ari cena, resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hartan.

15. Bercéc cioiten, Elias da: Eta bercéc cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat beçalaco.

16. Bada hori ençunic Herodesec dio, Haur da Ioannes nic buruä edequi draucadana, hura resuscitatu da hiletaric.

Markos 6