Markos 6:11-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Eta norc-ere recebituren ezpaitzaituzte, eta çuec ez ençunen, handic partitzean, iharros eçaçue çuen oinén azpico errhautsa, testimoniagetan hayén contra. Eguiaz diotsuet, emequiago tractatuac içanen diradela Sodomacoac eta Gomorrhacoac iudicioco egunean, ecen ez hiri hura.

12. Eta hec partituric predicatzen çuten batbedera emenda ledin.

13. Eta deabru anhitz campora egoizten çutén: eta vnctatzen çutén olioz anhitz eri, eta sendatzen cituzten.

14. Eta ençun ceçan regue Herodesec minçatzen (ecen haren icena cen famatua) eta erran ceçan, Ioannes batheyatzen ari cena, resuscitatu içan da hiletaric, eta halacotz verthutéc obratzen duté hartan.

15. Bercéc cioiten, Elias da: Eta bercéc cioiten, Prophetada, edo Prophetetaric bat beçalaco.

16. Bada hori ençunic Herodesec dio, Haur da Ioannes nic buruä edequi draucadana, hura resuscitatu da hiletaric.

17. Ecen Herodes hunec gende igorriric har ceçan Ioannes, eta esteca ceçan presoindeguian, Herodias bere anaye Philipperen emaztearen causaz, ceren hura emazte hartu baitzuen.

18. Ecen erraiten ceraucan Ioannesec Herodesi, Eztuc sori euri anayeren emaztea duán.

19. Halacotz Herodias ayher çayón, eta hil eraci nahi çuen, baina ecin ceçaqueen.

20. Ecen Herodes beldur çayón Ioannesi, eçaguturic ecen hura cela guiçon iustoa eta saindua, eta ohore ekarten ceraucan: eta hura ençunic anhitz gauça eguiten çuen, eta gogotic hura ençuten çuen.

21. Bada egun carazcoa ethorri cenean, Herodesec bere sor eguneco banqueta eguiten cerauenean princiey eta capitainey eta Galileaco principaley:

22. Eta sarthuric Herodiasen alabá dançatu cenean, eta Herodesi eta harequin mahainean iarriric ceudeney atseguin eguin cerauenean, Reguec diotsa nescatchari, Esca aquit cer-ere nahi baitun, eta emanen draunat.

23. Eta cin eguin cieçón: Escaturen aitzaitadan gucia emanen draunat, neure resumaren erdirano.

Markos 6