Markos 15:24-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

24. Eta crucificatu çutenean, parti citzaten haren abillamenduac, çorthe egotziric hayén gainean, norc cer ioan leçaqueen.

25. Ciraden bada hirur orenac hura crucificatu çutenean.

26. Eta cen haren causaren inscriptionea hunela scribatua, IVDVEN REGVEA.

27. Eta harequin crucifica citzaten bi gaichtaguin: bata haren escuinean, eta bercea ezquerrean.

28. Eta compli cedin Scriptura dioena, Eta gaizquiguilequin estimatu içan da.

29. Eta iragaiten ciradenéc iniuriatzen çuten bere buruac higuitzen cituztela, eta cioitela, He, templea deseguiten eta hirur egunez edificatzen duaná.

30. Empara eçac eure buruä, eta iautsi adi crutzetic.

31. Halaber Sacrificadore principalec-ere escarnioz elkarri erraiten ceraucaten Scribequin, Berceac emparatu ditu, bere buruä ecin empara deçaque.

32. Christ Israeleco Reguea iauts bedi orain crutzetic, ikus eta sinhets deçagunçat. Harequin crucificatu içan ciradenec-ere iniuriatzen çutén.

33. Baina sey orenac ciradenean, ilhumbe eguin cedin lur guciaren gainean bedratzi orenetarano

34. Eta bedratzi orenetan oihu eguin ceçan Iesusec ocengui, Eloi, Eloi, lammasabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?

35. Eta han ciradenetaric batzuc ençun çutenean, cioiten, Huná, Elias deitzen du.

36. Laster eguin ceçan bada batec, eta spongiabat betheric vinagrez, eta eçarriric canabera baten inguruän, eman cieçón edatera, cioela, Vtzaçue: dacussagun eya ethorriren denez Elias horren kencera.

37. Eta Iesusec oihu handibat eguinic, spiritua renda ceçan.

38. Eta templeco velá erdira cedin bi çathitara garaitic behererano.

39. Eta ikus ceçanean haren aurkan cegoen Centenerac, ecen hala oihu eguinic spiritua rendatu çuela, erran ceçan, Eguiazqui guiçon haur Iaincoaren Semea cen.

40. Eta baciraden emazteac-ere vrrundanic beha ceudela, ceinén artean baitzen Maria Magdalena, eta Maria Iacques chipiaren eta Iosesen amá, eta Salome.

41. Eta hec, Galilean cenaz gueroztic iarreiqui içan çaizcan eta cerbitzatu vkan çuten: eta anhitz berce emazte harequin batean Ierusalemera igan içan ciradenic.

42. Eta arrastu cenean (ceren Sabbathoaren aitzinetic den preparationeco eguna baitzén)

43. Ethorriric Ioseph Arimatheacoa, conseillér ohoratua, hura-ere Iaincoaren resumaren beguira cegoena, ausart cedin Pilatgana sartzera, eta esca cequión Iesusen gorputzaren.

Markos 15