Markos 14:10-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Orduan Iudas Iscariot hamabietaric bat ethor cedin Sacrificadore principaletara, hura liura liecençat.

11. Eta hec hori ençunic aleguera citecen, eta prometta cieçoten diru emaitera: eta bilha çabilan nolatán hura dembora moldezcoz tradi leçaqueen.

12. Eta altchagarri gabeco oguién lehen egunean, Bazcoa sacrificatu behar çutenean, erran cieçoten bere discipuluéc, Non nahi duc ioanic appain deçagun ian deçánçat Bazcoa?

13. Orduan igor citzan bere discipuluetaric biga, eta erran ciecén, Çoazte hirira, non bathuren baitzaiçue guiçombat, pegar-bat vr daramala: çarrcitzate hari.

14. Eta nora-ere sarthuren baita, erroçue aitafamiliari: Magistruac cioc, Non da neure discipuluequin Bazcoa ianen dudan ostatua?

15. Eta harc eracutsiren drauçue gambera handibat paratua eta appaindua: han appain ieçaguçue.

16. Parti citecen bada haren discipuluac, eta ethor citecen hirira: eta eriden ceçaten erran cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.

17. Eta arrastu cenean, ethor cedin hamabiequin.

18. Eta hec mahainean iarriric ceudela, eta alha ciradela, dio Iesusec, Eguiaz erraiten drauçuet, çuetaric batec tradituren nau, ceinec iaten baitu enequin.

19. Eta hec has citecen tristetzen: eta hari erraiten bata bercearen ondoan, Ni naiz? eta berceac, Ni naiz?

20. Eta harc ihardesten çuela erran ciecén, Hamabietaric batec, enequin platean trempatzen duenec tradituren nau.

21. Segur guiçonaren Semea badoa, harçaz scribatu den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean, ceinez guiçonaren Semea tradituren baita: on çuqueen guiçon harc baldin iayo ezpaliz.

Markos 14