Markos 13:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta ilkiten cela templetic, erran cieçón bere discipuluetaric batec, Magistruá, ikusquic cer harriac eta cer edificioac diraden hauc.

2. Orduan Iesusec ihardesten çuela erran cieçón, Badacusquic edificio handi hauc? eztuc gueldituren harria harriaren gainean deseguin eztadin.

3. Eta iarriric cegoela Oliuatzetaco mendian templearen aurkán, interroga ceçaten appart Pierrisec eta Iacquesec, Ioannesec eta Andriuec,

4. Cioitela, Erraguc noiz gauça horiac içanen diraden, eta cer signo içanen den gauça horiac guciac complituren diradenean.

5. Eta Iesus, ihardesten cerauela, has cedin erraiten, Beguirauçue nehorc seduci etzaitzaten:

6. Ecen anhitz ethorriren dirade ene icenean, dioitela, Ni naiz Christ: eta anhitz seducituren duté.

Markos 13