8. Eta harturic hura hil ceçaten, eta iraitz ceçaten mahastitic campora.
9. Cer eguinen du bada mahasti iabeac? Ethorriren da, eta deseguinen ditu laborariac, eta emanen du mahastia berceri.
10. Eta Scriptura haur-ere eztuçue iracurri? Edificaçaléc arbuyatu duten harria, cantoin buru eguin içan da:
11. Iaunaz eguin içan da haur, eta da gauça miragarria gure beguién aitzinean?
12. Ayher ciraden bada haren hatzamaitera, baina populuaren beldur ciraden: ecen eçagutu çuten hayén contra comparatione haur erran çuela: eta hura vtziric ioan citecen.