6. Eta cen Ioannes veztitua camelu biloz, eta larruzco guerrico batez bere guerruncean inguru, eta othi eta bassezti iaten çuen.
7. Eta predicatzen çuen, cioela, Ethorten da ni baino borthitzago dena ene ondoan, ceinen çapatetaco hedearen beheitituric ezpainaiz lachatzeco digne.
8. Eguia da, nic batheyatzen çaituztet vrez, baina harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz.
9. Eta guertha cedin egun hetan, Iesus ethor baitzedin Nazareth Galileacotic, eta batheya baitzedin Ioannesganic Iordanean.
10. Eta bertan ilkiten cela vretic, ikus citzan ceruäc erdiratzen, eta Spiritu saindua vsso columbabat beçala haren gainera iausten.
11. Eta voz-bat eguin cedin ceruètaric, cioela, Hi aiz ene Seme maitea ceinetan hartzen baitut neure atseguin ona.
12. Eta bertan Spirituac irion ceçan hura desertura.
13. Eta egon cedin han desertuan berroguey egun, tentatzen cela Satanez: eta cen bassa bestiequin, eta Aingueruèc cerbitzatzen çuten.
14. Eta Ioannes hatzaman ican cenean, ethor cedin Iesus Galileara, predicatzen çuela Iaincoaren resumaren Euangelioa:
15. Eta cioela, Complitu da demborá, eta hurbil da Iaincoaren resumá: emenda çaitezte, eta sinhets eçaçue Euangelioa.
16. Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden)
17. Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore.