Markos 1:16-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta Galileaco itsas bazterrean çabilala ikus citzan Simon eta Andriu haren anayea, sareac itsassora egoizten cituztela (ecen pescadore ciraden)

17. Eta erran ciecen Iesusec, Çatozte ene ondoan eta eguinen çaituztet guiça pescadore.

18. Eta bertan vtziric bere sareac iarreiqui içan çaizcan.

19. Eta handic aitzinachiago ioanic, ikus citzan Iacques Zebedeoren semea eta Ioannes haren anayea, hec-ere vncian bere sareac adobatzen cituztela.

20. Eta bertan dei citzan hec: eta bere aita Zebedeo vncian vtziric languilequin, iarreiqui içan çaizcan.

21. Guero sartzen dirade Capernaum-en, eta bertan Sabbath egunean sarthuric synagogán, iracasten ari cen.

22. Eta spantaturic ceuden haren doctrináz, ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala.

23. Eta cen hayén synagogán guiçombat spiritu satsua çuenic, eta oihuz iar cedin,

24. Cioela, Ah, Cer da hire eta gure artean Iesus Nazarenoa? gure deseguitera ethorri aiz? ba ceaquiat nor aicen, hi aiz Iaincoaren saindua.

25. Eta mehatcha ceçan hura Iesusec, cioela, Ichil adi, eta ilki adi horrenganic.

26. Eta spiritu satsua hura çathituric, eta ocengui oihuz iarriric, ilki cedin harenganic.

27. Eta spanta citecen guciac, hala non bere artean galdez baitzeuden, cioitela, Cer da haur? cer doctrina berri da haur? authoritatez spiritu satsuac-ere manatzen baititu eta obeditzen baitute ?

28. Eta io ceçan haren famác bertan Galilea inguruco comarca gucia.

29. Eta bertan synagogatic ilkiric, ethor citecen Simonen eta Andriuen etchera Iacquesequin eta Ioannesequin.

Markos 1