Lukas 6:22-38 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

22. Dohatsu içanen çarete, guiçonéc gaitzetsiren çaituztenean, eta iraitziren eta iniuriaturen çaituztenean, eta çuen icena gaichto beçala iraitziren dutenean, guiçonaren Semearen causaz.

23. Aleguera albeitzinteizte egun hartan, eta bozcarioz iauz: ecen huná, çuen saria handi da ceruètan: ecen halaber eguiten cerauecen prophetey hayén aitec.

24. Baina maledictione çuey abratsoy: ecen baduçue çuen consolationea.

25. Maledictione çuey betheac çaretenoy: ecen gosse içanen çarete. Maledictione çuey orain irriz çaudetenoy: ecen auhen eta nigar eguinen duçue,

26. Maledictione çuey, guiçon guciéc onherranen çaituztenean: ecen molde berean eguiten cerauecen propheta falsuey hayén aitéc.

27. Baina çuey diotsuet dançuçuenoy, Onhets itzaçue çuen etsayac: vngui eguieçue gaitzesten çaituzteney.

28. Benedicaitzaçue çuec maradicatzen çaituztenac: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic.

29. Eta mathela batean ioiten auènari, para ieçóc bercea-ere: eta eure mantoa edequiten drauanari, iacca-ere eztieçoala debeta.

30. Escatzen çauán guciari emóc, eta eurea edequiten drauanari, ezaquiola haren esca.

31. Eta nola nahi baituçue eguin dieçaçuen çuey guiçonéc, çuec-ere eguieçue hæy halaber.

32. Ecen baldin onhesten badituçue çuec onhesten çaituztenac, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere bere onhesleac onhesten dituzté.

33. Eta baldin vngui badaguieçue çuen vnguiguiley, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere hura bera eguiten duté.

34. Eta baldin presta badieceçue rendaturen drauçuela sperança duçueney, cer esquer duqueçue? ecen vicitze gaichtotacoec-ere vicitze gaichtotacoey prestatzen draue, ordaina recebi deçatençat.

35. Bada onhets itzacue çuen etsayac, eta vngui eguieçue: eta presta eçaçue, deus handic sperança gabe: eta çuen saria içanen da handi, eta içanen çarete Subiranoaren seme: ecen hura benigno da ingratetara eta gaichtoetara.

36. Çareten beraz misericordioso, çuen Aita ere misericordioso den beçala.

37. Ezteçaçuela iudica, eta etzarete iudicaturen: ezteçaçuela condemna eta etzarete condemnaturen: barka eçaçue, eta barkaturen çaiçue.

38. Emaçue eta emanen çaiçue: neurri ona galkatua, eta higuitua, eta mucurru doana emanen çaiçue çuen golkora: ecen neurtzen duçuen neurri beraz, neurthuren çaiçue çuey-ere aldiz.

Lukas 6