11. Eta bethe citecen eraucimenduz, eta elkarrequin minço ciraden, cer leidioten Iesusi.
12. Eta guertha cedin egun hetan, ioan baitzedin mendira othoitz eguitera, eta gau gucia han iragan ceçan Iaincoari othoitz eguiten ceraucala.
13. Eta arguitu cenean dei citzan bere discipuluac, eta hetaric hauta citzan hamabi, cein Apostolu-ere dei baitzitzan,
14. (Simon, Pierris-ere deithu çuena, eta Andriu haren anayea: Iacques eta Ioannes: Philippe eta Bartholomeo:
15. Mattheu eta Thomas: Iacques Alpheoren semea, eta Simon Zelotes deitzen dena,