15. Eta populua beha cegoela, eta guciéc bere bihotzetan pensatzen çutela Ioannesez, eya hura liçatenez Christ,
16. Ihardets ceçan Ioannesec, erraiten cerauela guciey, Eguia da nic batheyatzen çaituztet vrez: baina heldu da ni baino borthitzago dena, ceinen çapatetaco hedearen lachatzeco ezpainaiz digne: harc batheyaturen çaituzte Spiritu sainduaz eta suz.
17. Ceinen bahea haren escuan içanen baita, eta garbituren du chahu bere larraina: eta bilduren du bihia bere granerera: baina lastoa choil erreren du bihinere hiltzen ezten suan.
18. Bada anhitz berce gauçaz-ere exhortatzen çuela euangelizatzen ceraucan populuari.
19. Baina Herodes tetrarcha harçaz reprehenditzen cenean, Herodias bere anaye Philipperen emazteagatic, eta berac eguin cituen gaichtaqueria guciacgatic,
20. Eratchequi ceçan haur-ere berce gucién gainera, eçar baitzeçan Ioannes presoindeguian.
21. Eta guertha cedin populu gucia batheyatzen cela, eta Iesus batheyaturic othoiztez cegoela, irequi baitzedin cerua:
22. Eta iauts baitzedin Spiritu saindua forma visibletan vsso columba baten guissán, haren gainera, eta vozbat cerutic eguin baitzedin, cioela, Hi aiz ene Seme maitea, hitan hartzen diat neure atseguin ona.