Lukas 14:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Guertha cedin halaber hura ethorri cenean Phariseuetaco principal baten etchera Sabbathoan bere refectionearen hartzera, hec gogoa emaiten baitzeraucaten.

2. Eta huná, guiçon hydropicobat cen haren aitzinean.

3. Orduan ihardesten çuela Iesusec erran ciecén Legueco doctorey eta Phariseuey, cioela, Sori da Sabbathoan sendatzea?

4. Eta hec ichilic egon citecen, Eta harc hura harturic senda ceçan, eta igor ceçan.

5. Eta ihardesten cerauela, erran ceçan, Ceinec çuetaric astoa edo idia putzura eror badaquió, eztu bertan hura idoquiren Sabbath egunean?

6. Eta ecin gauça hauén gainean ihardets ceçaqueoten.

7. Erraiten cerauen halaber gomitatu içan ciradeney comparationebat, gogoatzen çuela nola lehen iarlekuéz hautatzen ciraden, ciostela,

8. Norbeitec dei açanean ezteyetara, ezadila iar lehen lekuan, guertha eztadin, hi baino ohoratuagobat harc deithu duen:

9. Eta ethorriric hura eta hi deithu çaituztenac erran dieçán, Emóc huni lekua: eta orduan has ezadin ahalquerequin azquen lekuaren eduquiten.

Lukas 14