26. Bainan aldare gainean erreco du bilgorra, baquezco bitimetan eguiten ohi den beçala: eta apheçac othoitz eguinen du aitzindariarençat eta haren bekatuarençat, eta barkatuco çaio.
27. Ordean populuaren arteco norbaitec bekatu eguiten badu jaquingabez, eta hobenduncen bada Jaunaren legueac debecatzen dituenetaric cerbait eguinez,
28. Eta bere bekatua eçagutu balin badu, ahunz narriogabe bat escainico du,
29. Eta bekatuarençateco bitimaren buruaren gainean eçarrico du escua, eta hura hilen du holocaustetaco lekuan.
30. Eta apheçac odoletic hartuco du bere erhian: eta holocaustetaco aldarearen adarrac uquitzen dituelaric, gaineracoa aldarearen oinetan ixurico du.