Lebiticoa 25:4-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Bainan çazpigarren urthean içanen da lurraren larumbata, Jaunaren phausua: landa ez duçu erainen, ez-eta mahastia moztuco.

5. Lurrac bere baitharic ematen duena ez duçu bilduco, eta çure picainetaco mahatsac ez ditutzu bilduco, mahats-bilcetan beçala, ecen lurraren phausuco urthea da.

6. Bainan lurrac berenez ematen duena janharitzat baliatuco çaitzue çuri, çure muthil-nescatoei, saritaco çure languileari eta çure toquietan dabilan arrotzari;

7. Eta heldu diren guciac bascatzat baliotuco dira acienda eta arthaldeei.

8. kondaturen dituçu halaber urthezco çazpi aste, erran nahi da çazpitan çazpi, orotara eguiten dutenac berrogoi eta bederatzi urthe;

9. Eta çazpigarren hilabetheco hamargarren egunean, turuta joco duçu çure lur gucian, jabalpeneco orduan.

Lebiticoa 25