29. Hirico harrasten barnean etchea saldu duenac, berrerosteco escua içanen du urthea bethe dadien artean.
30. Ez badu guibelerat hartu, eta urthe osoa iragan bada, erosteac eta bere ondocoec goçatuco dute bethico, eta ecin berrerosia içanen da jubilauean ere.
31. Bainan etchea harrasiric ez duen herri batean balin bada, bazterraldetaco çucenean salduco da; ez bada lehenago berrerosia içaten, jubilauan bihurtuco çaio nausiari.
32. Hiri barnetan diren lebitarren etcheac bethi berreros ditazque.