Lebiticoa 25:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Sinaico mendian Jauna Moisi minçatu citzaioen hunela:

2. Minça çaite Israelgo semeei eta erroçute: Nic emanen darotzuetan lurrean sarthuac içanen çaretenean, larumbata bestatuco dioçue Jaunari.

3. Sei urthez erainen duçu çure lurra, eta sei urthez moztuco duçu çure mahastia, eta hango fruituac bilduco.

4. Bainan çazpigarren urthean içanen da lurraren larumbata, Jaunaren phausua: landa ez duçu erainen, ez-eta mahastia moztuco.

5. Lurrac bere baitharic ematen duena ez duçu bilduco, eta çure picainetaco mahatsac ez ditutzu bilduco, mahats-bilcetan beçala, ecen lurraren phausuco urthea da.

6. Bainan lurrac berenez ematen duena janharitzat baliatuco çaitzue çuri, çure muthil-nescatoei, saritaco çure languileari eta çure toquietan dabilan arrotzari;

7. Eta heldu diren guciac bascatzat baliotuco dira acienda eta arthaldeei.

8. kondaturen dituçu halaber urthezco çazpi aste, erran nahi da çazpitan çazpi, orotara eguiten dutenac berrogoi eta bederatzi urthe;

Lebiticoa 25