15. Ez dituzte liçunduco Israelgo semeec consecraturicaco gauçac, Jaunari escaincen direnac,
16. Beldurrez-eta jasan deçaten beren hobenaren tzartusuna gauça consecratuetaric jan ondoan. Ni naiz hequiec sainduesten ditudan Jauna.
17. Jauna Moisi minçatu cen berriz, cioelaric:
18. Minça çaite Aaroni eta bere semeei eta Israelgo seme guciei, eta erroçute: Israelgo etcheco norbaitec, edo çuen artean bici diren arrotzetaric batec, bere escainça eguiten badu, edo botu baten bethetzeco, edo bere gogo onez, edocein gauça ekar deçan Jaunaren holocaustetaco,