Lebiticoa 22:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Halaber Jauna Moisi minçatu cen, ciolaric:

2. Minça çaite Aaroni eta bere semeei, beguira ditecençat Israelgo semeec niri consecratu gauça gucietaric, eta lohi ez detzaten, berec escainiric niri consecratuac direnac.

3. Erroçute berei eta bere ondocoei: Çuen odoleco edocein guiçon lohi delaric hurbilduco dena niri consecratuac eta Israelgo semeec escainiac diren gaucetara, galduren da Jaunaren aitzinean. Ni naiz Jauna.

4. Aaronen odoleco guiçonac, leguensu içanen denac edo haci jariarequin, ez du, sasualdu arteo, janen niri consecratuac çaizquitanetaric. Hilac lohitua eta haci jariaduna uquitu duena,

5. Edo cierpe bat uquitu duena, eta cernahi gauça lohi, ceinaren uquiac kutsatzen baitu,

6. Arratseraino lohi içanen da, eta consecratuac direnetaric ez du janen: bainan bere gorphutsa urean garbitu duqueenean,

7. Eta iguzquia sarthu ondoan, xahu eguinic, orduan janen du escainça consecratuetaric, ceren hequiec baitira haren janhariac.

8. Aaronen semeec ez dute janen bere hilicaco edo ihiciac atzemanicaco haraguitic, halacoz kutsa ez ditecençat. Ni naiz Jauna.

Lebiticoa 22