Lebiticoa 20:8-11 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Ene manamenduac beguira eta bethe çatzue. Ni naiz Jauna çuec saindutzen çaituztedana.

9. Bere aitari edo amari burhoa arthiqui dioquena, heriotzez hila içan bedi: aitari eta amari burho arthiqui diote, gainera hel bequio haren odola.

10. Norbait balsatu bada berceen emaztearequin, eta lohiqueriaco bekatua jauqui badu bere Jaunaren emaztearequin, lohitzailea eta lohitua biac heriotzez hilac içan beitez.

11. Norquere lo eguin baituque bere amaiçunarequin eta bere aitaren ahalquea aguertu baituque, bi lohiac heriotzez hilac içan beitez: beren odola gainera bequiote.

Lebiticoa 20