Lebiticoa 19:10-24 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Çure mahastian ere erorcen diren molkoac eta bihicac ez dituçu bilduco, bainan beharrei eta arrotzei harcera utzico diozcatzute. Ni naiz çuen Jainco Jauna.

11. Ez duçu ohorgoric eguinen. Ez duçu gueçurric erranen, eta norc bere laguna ez du enganatuco.

12. Ez duçu ene icenean gueçurrez cin eguinen, eta ez duçu liçunduco çure Jaincoaren icena. Ni naiz Jauna.

13. Çure lagunari laidoric ez dioçu eguinen, eta ez duçu çure indarraren azpian ehoa iduquico. Saritaco languilearen lana ez da çure baithan biharamun goiça arteo sari gabe egonen.

14. Etzare gorraz gaizqui minçatuco, eta ez duçu itsuaren bidean behaztopagailuric eçarriren: bainan içanen duçu çure Jainco Jaunaren beldurra, ceren ni bainaiz Jauna.

15. Gaizquia ez duçu eguinen, eta ez duçu erabaquico çucenari bidegabe eguinez. Etzare beguiratuco behartasunari, eta etzare aberatsari beguithartez jarrico. Çure lagunari emanen dioçu çucembideco erabaquia.

16. Etzare populuan içanen ez aitzinetic jaçarle, ez guibeletic jale. Etzare oldartuco çure lagunaren biciari. Jauna ni naiz.

17. Çure anaiari ez dioçu çure bihotzean gaitzirizcoric ekarrico, bainan aguerian erranen diotzotzu çure erraitecoac, ez deçaçunçat haren gainetic bekatu eguin.

18. Ez duçu aspercea bilhatuco, eta etzare orhoituren çure herritarren ganicaco irainaz. Çure adisquidea maithatuco duçu çure burua beçala. Ni naiz Jauna.

19. Beguira çatzu ene legueac. Çure acienda ez duçu estalaracico berce mota batetaco abereaz. Ez duçu asco haciz erainen çure landa. Ez duçu jauncico bi hari motetaric ehoa den soinecoa.

20. Guiçona etzaten bada emaztequiarequin eta harequin balsatzen, emaztequia gathibu bada eta heldua, eta bizquitartean ez oraino dirutan berrerosia, ez eta libro utzia; açotatuac içanen dira biac, eta ez dira hilen, ceren emaztequia gathibu baitzen.

21. Bainan bere hobenarençat ahari bat escainico dio Jaunari lekucotasuneco tabernaclearen sarcean.

22. Apheçac othoitz eguinen du harençat eta haren bekatuarençat Jaunaren aitzinean, eta Jauna jabalduco çaio, eta bere bekatua barkatua içanen çaio.

23. Aguindu lurrean sarthuac içanen çaretenean, han landatzen baditutzue fruitutaco çuhamuac, ninicac ebaquico diozcatzuete; ethorcen diren fruituac lohi içanen çaizquitzuete, eta ez duçue hequietaric janen.

24. Bainan laugarren urthean hequien fruitu guciac Jaunaren ospetan consecratuco dira.

Lebiticoa 19