6. Eta apheçac ixurico du odola Jaunaren aldarearen gainean, lekucotasuneco tabernaclearen sarcean, eta bilgorra erreco du, Jaunari goço çaioen usainetan:
7. Eta ez dituzte batere guehiago beren bitimac imolatuco debruei, ceinequin lohitu içan baitira legue hau bethi gucian beguiratuco dute berec eta beren ondocoec.
8. Eta erranen dioçute oraino: Israelgo etcheco edo çuen artean dabilçan arrotzetaric edoceinec holocausta bat edo bitima bat escaincen badu,
9. Eta hura lekucotasuneco tabernaclearen sarcera erakarcen ez badu, Jaunari escainia içan dadiençat, bere populatic galduco da.