Lebiticoa 15:19-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

19. Emaztequia, hilabethe-buruan bere odol jaustearequin dena, berecia içanen da çazpi egunez.

20. Hura uquituco duena lohi içanen da arratseraino.

21. Eta lo eguin duen toquia eta jarri içan den lekua bere berezpeneco çazpi egunetan, lohi içanen dira.

22. Haren ohea uquitu duqueenac, xurituco ditu bere soinecoac, eta bere burua urean garbituric, arratseraino lohi içanen da.

23. Hura jarri den alkia uquitu duenac xurituco ditu bere soinecoac; eta bere burua urean garbitu ondoan kutsatua içanen da arratseraino.

Lebiticoa 15