46. Etche hura hersia dagoenean, barnera sarthuco dena, lohi içanen da arrats arteo;
47. Eta han lo eguinen duenac, eta cerbait janen, garbituco ditu bere soinecoac.
48. Apheçac sarcean ikusten badu leguena ez dela etchean berhatu, berritan çartatua içan denaz gueroztic, sasualdutzat xahutuco du:
49. Eta xahupenaren eguiteco harturen ditu bi etche-xori, cedro çura, escarlata eta hisopoa;
50. Eta etche-xori bat imolaturic lurrezco uncian ur bicien gainean,
51. Hartuco ditu cedro çura, hisopoa, escarlata eta etche-xori bicia, eta oro bustico ditu etche-xori imolatuaren odolean eta ur bicietan, eta çazpi aldiz ihinztatuco du etchea,
52. Eta hura xahutuco du hala etche-xoriaren odolaz nola ur biciez, eta etche-xori biciaz, eta cedro çuraz, eta hisopoaz eta escarlataz.
53. Eta utzi duenean etche-xoria campoan libroqui hegaldatzera, othoitz eguinen du etchearençat, ceina leguez xahutua içanen baititaque.