Lebiticoa 14:23-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Eta xahupeneco çorcigarren egunean apheçari esqueinico diozca lekucotasuneco tabernacle-sarcean, Jaunaren aitzinean.

24. Apheçac bildotsa hobenarençat harcen duelaric, eta olio laurdena, batean alchatuco ditu;

25. Eta bildotsa imolaturic, haren odoletic eçarrico du xahutzen denaren escuineco beharri-guinguilaco mocoan escuineco escu eta çangoco erhi pototsetan:

26. Bere escu ezquerrean emanen du oliotic,

27. Hartan escu escuineco erhia bustiz, çazpitan ihinztadura eguinen du Jaunaren aitzinean;

28. Eta uquituco ditu xahutzen hari denaren escuineco beharri-guinguilaco mocoa eta escuineco escu eta çangoco erhi pototsac, hobenarençat ixuria içan den odolaz bustiac içatu diren toquian;

29. Eta escu ezquerrean guelditu çaioen gaineraco olioa, xahutua denari buru gainera ixurico dio, Jauna haren alderat beguithartez jar dadiençat.

30. Eta esqueinico du ttorttoila edo usocumea,

Lebiticoa 14