Lebiticoa 11:2-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

2. Erroçute Israelgo semeei: Lurreco abere gucietaric hautchec dira jan behar ditutzuenac.

3. Lau hatzetaco abereetaric janen ditutzue hatzeco behatza urratua dutenac eta ausnarrean haritzen direnac.

4. Ordean ausnarreçaletaric, behatza duena bainan ez urratua, hala nola camelua eta gaineracoac, ez duçue hura janen, eta lohien arteco iduquiren duçue.

5. Sagarroia, ausnarreçalea delaric behatza urratua ez duena, lohia da.

6. Erbia ere bai: ecen ausnarreçalea da, bainan ez du behatza urratua.

7. Eta urdea, behatz urratuarequin delaric, ez da ausnarreçalea.

8. Abere horien haraguietaric ez duçue janen, eta ez duçue horien hiliquia uquituco, ceren lohi diren çuençat.

Lebiticoa 11