11. Eta higüincetan içan behar ditutzue: ez duçue janen hequien haraguietaric, eta hequien hiliquiari bazter eguinen dioçuete.
12. Uretan hegal eta ezcata gabe diren guciac lohi içanen dira.
13. Hegastinetan, hauquiec dira jan behar ez ditutzuenac eta ihes eguin behar dioçuetenac: arranoa, grifoina eta itsas-arranoa;
14. Mirua eta saia, eta beren motacoac;
15. Bele mota guciac;
16. Ostruca, hunça, maloina, astorea eta beren motacoac;
17. Hunz oihularia, puianta eta ibisa;
18. Cina, pelicanoa eta porfiriona;
19. Amiamocoa, caradriona eta beren motacoac, basoilarra ere eta gau-ainhara;
20. Hegaldaca eta hambatean lau hatzen gainean ibilcen diren guciac hats içanen çaizquitzue.