10. Bainan urean dabilçan eta bici direnetan, hegalic eta ezcataric ez dituztenac, hatsçat iduqui
11. Eta higüincetan içan behar ditutzue: ez duçue janen hequien haraguietaric, eta hequien hiliquiari bazter eguinen dioçuete.
12. Uretan hegal eta ezcata gabe diren guciac lohi içanen dira.
13. Hegastinetan, hauquiec dira jan behar ez ditutzuenac eta ihes eguin behar dioçuetenac: arranoa, grifoina eta itsas-arranoa;
14. Mirua eta saia, eta beren motacoac;
15. Bele mota guciac;
16. Ostruca, hunça, maloina, astorea eta beren motacoac;
17. Hunz oihularia, puianta eta ibisa;
18. Cina, pelicanoa eta porfiriona;
19. Amiamocoa, caradriona eta beren motacoac, basoilarra ere eta gau-ainhara;
20. Hegaldaca eta hambatean lau hatzen gainean ibilcen diren guciac hats içanen çaizquitzue.
21. Ordean lau hatzen gainean dabilana, bainan guibeleco çangarrac luceagoac dituelaric hequiequin lurraren gainean jaucica ibilcen dena
22. Jaten ahal duçue, hala nola brucoa, atacoa, ophiomacoa eta xartala, cein bere motaren arabera.
23. Bainan hegaldaca dabilçanetan, lau hatz baicic ez dituztenac hats içanen çaizquitzue.
24. Eta edocein hequien hiliquia uquituco duena, kutsatuco da eta lohi egonen arrats arteo:
25. Eta hequien hiliquitic cerbaiten erabilceco premian içan baledi, garbituco ditu bere soinecoac, eta lohi içanen da iguzquia sarthu arteo.
26. Edocein abere, hatzean behatza duena, bainan urratugabea, eta ausnarrean haritzen ez dena, lohi içanen da; eta hura uquitzen duena kutsatuco da.
27. Lau hatzen gainean dabilçan abere gucien arteco, escuen gainean ibilcen dena, lohi içanen da; haren hiliquia uquituco duena kutsatua içanen da arrats arteo.