Lebiticoa 10:6-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Orduan Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçarri eta Ithamarri: Beguira çaitezte burucoen kencetic, eta etzatzuela çuen soinecoac phorroca, beldurrez-eta hil çaitezten, eta baldarna guciaren gainera jauz dadien Jaunaren hasarrea. Çuen anaiec eta Israelen etche guciac deithora beçate Jaunac sorraraci duen su-kalda.

7. Çuec ordean tabernacletic ez betzaizte athera, bercenaz xahutuac içanen çarete: ecen gainean duçue gançudura sainduco olioa. Hauquiec oro eguin cituzten Moisen manuaren arabera.

8. Aaroni halaber erran cioen Jaunac:

9. Arnoric, ez-eta hordi deçaqueen berce edariric ez duçue edanen, ez çuc ez-eta çure semeec, lekucotasuneco taberneclean sarthuco çaretenean, hil etzaiztecençat: ceren hori baita manamendu bat bethi iraunen duena çuen ondorego guciençat,

10. Jaquin deçaçuen eçagutzen cer den saindu, eta cer profano, cer den lohi, eta cer xahu;

11. Eta Israelgo semeei irakats diotzotzueten ene legue guciac, Jaunac Moisen arartecoz hequiei emanac.

12. Eta Moisec erran cioten Aaroni eta haren seme Eleaçar eta Ithamar, guelditu cirenei: Har çaçue Jaunari eguin escainçatic guelditu den sacrificioaren ondarra, eta jan çaçue alchagarriric gabe aldare-ondoan, ceren den sainduren saindu.

Lebiticoa 10