13. Bainan sabela eta çangoac urean garbituco dituzte. Apheçac, escaini guciac erreco ditu aldarearen gainean holocaustetan eta usainic goçoenetan Jaunari.
14. Bainan Jaunari eguiten den holocaustaren escainça hegastinetaric balitz, ttorttoiletaric edo usocumetaric,
15. Apheçac escainico du hura aldare ondoan, burua lephotic bihurturic, eta sakico urraduratic odola ixurico du aldare bazterraren gainera.
16. Paparoa eta hegatsac arthiquico ditu aldarearen sahetsera iguzqui-sorceco aldera, hautsac ixurcen ohi diren lekura.